IRRATIA

«Bakardadea ez da bakarrik sare sozialak ez edukitzea; ilusioen gabezia ere bada»

Adineko pertsonei akonpainamendua eskaintzea da beste hainbat zerbitzuren artean, Adinkide elkartearen funtzioetako bat. Adin ezberdinetako bolondres sare batekin bakardade egoeran dauden pertsonengana iristea dute jomuga. Miriam Lopez Tolosako Adinkideko koordinatzailea izan da Bigarren Kafean.

Este navegador no soporta el elemento audio.


«Komunitatea sortzea da gure helburuetako bat. Bakardade egoeran dauden pertsonak edo bakardade egoeran geratu daitezkeela ikusten dutenak hurbiltzen dire guregana. Gure elkarteko bolondresak pertsona horiekin elkartzen dira eta harreman politak sortzen dira». Bakardadea tabu modura ikusten da oraindik ere Lopezen hitzetan. «Bakardadea ez da soilik sare sozialik ez izatea; ilusioen gabezia ere bada eta hor hartzen du garrantzia bolondresaren figurak».

Pandemian zehar osasun mentalaz eta bakardadeaz asko hitz egin da Lopezen ustez eta horrek lagundu duela uste du. «Gaiaz hitz egiteak egoerari buelta ematen hasi ahal izatea eragin du». 

Taldean elkartzen dira adineko pertsonak eta bolondres sarea osatzen duten kideak eta urtean zehar gizarteratze ekintza ugari egiten dituzte. «Eguberrietarako eskulanak egingo ditugu eta gero lagun ezkutua egingo dugu. Herrian egiten diren festa ezberdinetan parte hartzen ere ahalegintzen gara, Tolosako inauterietan kasu».

Bolondres beharra dagoela azpimarratu du Lopezek. «Nagusiki 65-70 urte inguruko bolondresak ditugu baina gazte batzuk ere animatzen dira. Gazteen kasuan, harreman polita sortzen da adinekoekin eta gazteeo beraiei hausnarketarako bidea ematen diete adinekoekin izandako  hizketaldiek».

Entzun Miriam Lopezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.