IRRATIA

Hurrengo urratsa, Milaneko Scalako akademia

Maria Martin soprano irundarrak italiako, eta europa mailako akademia entzutetsuenetariko batean plaza lortu du. Bertara bidaiatu bezperetan hartu dugu soprano gaztea paraleloan saioan, bere ibilbidea gertuagotik ezagutzeko.

Maria MArtin (Marina Aguinagalde)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Betidanik oroitzen du Maria MArtinek bere burua kantuan eta dantzan, eta bigarrena behinik behin ez du alde batera utzi. Musikarik gabe bizitza ulertzen ez duen emakume gazte honek, bere baitan darama bere instrumenturik onena: ahotsa. Oilo-ipurdia jartzeko moduko indarra eta emozioa helarazten dituen ahotsa.

Kontserbatorioan lehenengo, Musikenen ondoren eta azken bi urteetan Madrileko  Reina Sofia goi mailako musika eskolan  egiten ari den masterrari jarraipena ematera dator orain hurrengo urratsa: datorren astean egingo du Milanerako bidaia, beratko Scala antzoki entzutetsuko akademian hartu baitute soprano irundarra.

Orain arte egindako bideaz, eta egin nahi duenaz, egingo duenaz, hitz egin digu Paraleloan.