IRRATIA

Badator Ordiziarock 2023

Urriaren 19tik 21era ospatuko da 20. Ordiziarrock jaialdia. Urtero legez, mimoz aukeratutako eskaintza zabala osatu dute antolatzaileek, D'elikatuz eta ordiziako frontoia izango direlarik.

Ordiziarrock 2023ko kartela (Ordiziarrock)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Urriaren  19, 20 eta 21ean ospatuko da Ordizian, ordiziarock jaialdia.  D’ elikatuz eta frontoia izango dira agertokiak, eta eskaintza zabala eta askotarikoa, antolakuntza lanetan dabil Julen Goikoetxearen esanetan.

Izan ere, 20 urteko ibilbidea du dagoeneko musika jaialdi honek, eta urte guztiko lanaren erakuslehio aparta da, Ordiziarrock-ek urte guztian zehar antolatzen baititu musika emanaldiak.

Jaialdiak hasieratik egin du beratko musikariei tartea egite ahalegina, eta aurtengoan ere ez dute horretan hutsik egin: herriko musikari batek zabalduko du 20. edizio hau, eta ez edozein musikarik, Pello Ramirez izango baita D'elikatuz aretoan Nacho Sotorekin batera urriaren 19ko emanaldian.

Urriaren 20ean, ostiralean, azken uneko aldaketa bat izan da: Delirium Tremens taldea zen jotzekoa, baina taldekide baten osasun arazoak tarteko, ezin izango dira ordiziara joan. Topatu dut ordea ordezkoa, eta Piperrak taldeko Josetxo arituko da, Ginger eta Bake Faltsua(ordiziarrak hauek ere) kartel-lagun dituztelarik. Emanalditik emanaldirako tarteetan BALINS ROCK & ROLL DJ arituko da.

Azken egunean, larunbatean, puri-purian dagoen talde bat kartelburu: Belako eta itzuleran den Kerobia taldea ere bai. Batetik besterako tartean, DJ lanetan berriz urrriaren 21ean BALLOON FRAME-N-LEZZ DJ-a arituko da.

Ostiral eta larunbateko kontzertuak frontoian izango dira, sarrerak doakoak dira, eta foodtruck-ak ere izango dira bertan jan eta edan egiteko aukera ere izango delarik.