IRRATIA

Gure Insomnioa: intentsitateaz, Ines Osinagarekin.

Arrasaten jaioa da. Musikaria. Plazandrea. Eta intensa. Bigarren denboraldiko lehen saiora gonbidatu dugu Ines Osinaga musikaria. Intentsitateaz aritu gara.

Gure Insomnioa feat Ines Osinaga | Intentsitatea (Gure Insomnioa)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Intensitatea, juzgu bat atzean etorri ohi da. «Intensitoa zara». «Intensoegia zara». «Ze intensoa zaren, ez?». Gu intensoak gara. Ez dugu zalantzarik. Eta gaurko gonbidatuak badaki intensitateaz. Bera ere intensa bat baita.

Arrasaten jaioa da. Musikaria. Plazandrea. Eta intensa. Bere ibilbidearen parte izan dira, besteak beste, Ekon eta Gose proiektuak. Eta azken urteetan, akaso, gehiago ikusi dugu bakarka, oholtzan, plazandrez inguratuta ‘Mauriziak eztau inor hil’ formatuan, edo bestela, J. Sarrionaindia aldamenean duela. ‘#itsasoadabidebakarra’ izan da bere lehen bakarkako lana. Ausartuko gara esatera, inoizko lanik kolektiboena dela era berean.

Irailaren hasieran aurtengo udako arratsalderik intentsoena oparitu zigun. Hemen da, Gure Insomnioan, Ines Osinaga.