Enara Berganzo«Zeledon bost urtez behin aukeratzea jende gehiagori aukera ematea da»
Gasteizko Andra Maria Zuriaren jaiak hastear dira. Ukaezina da aurtengoa berezia izango dela Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz ikusiko dugulako Zeledonen rolean murgilduta. Aldatuko ez dena Blusa eta Nesken jai gogoa da. Enara Berganzorekin Txirrita kuadrillako kidea da izan da Harian.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Aurtengo jaiak bereziak izango dira Txirrita koadrilako kideentzat, Txirritak 45 urte betetzen dituelako. Hala ere, urteurren borobilean ere, ohiko ekintzekin ospatuko dituzte jaiak, aparteko ospakizunik ez dute behar Andre Mari Zurien jaiez gozatzeko: hamaiketako eta bazkarien bueltan elkartuko dira aurten ere. Koadrilakidea izateko zein betekizun bete behar diren galde eginda Enara Berganzo Txirrita koadrilako kideak azaldu digu, beharrezkoa dela koadrilako kideren bat ezagutzea, eta honek zutez iritzi ona ematea. Gero konpromisoa dator, esate batera txosnetako turnoan parte hartzea.
Koadrilen baitan festak igarotzeak badakartza berekin berezitasunak Berganzoren esanetan. Batik bat, festa egunez bizitzeko aukera. Bestelakoan, parranda giroa gauera mugatu ohi da sarritan, baina kuadrilekin egun guztian zehar izaten dira ekintzak, eta horrek festaren beste ikuspuntu bat ematen du, beste bizipen batzuk, egunari lotuagoak.
Gasteizko jaietan bada berezitasun bat zapiekin. Kolore ezberdinetakoak dira, hor nabarmentzen dira kolore gorrikoa edota zuri urdina dela. Kolore bien ezberdintasun eta arrazoiei buruz galde eginda, ez dago erantzun garbirik Enara Berganzok esan digunez. Izan ere, batzuen ustez koadroduna herri- apalaren zapia da eta gorria dirudunena, baina bada kontrakorik baieztatzen duenik ere, hortaz, bakoitza libre bata zein bestea nahieran janzteko.
Bestetik ezin aipatu gabe utzi Blusa eta Nesken batzordeak gaurkotu duen eraso matxisten aurkako protokoloa ere. 2015etik daramate lanean protokoloarekin, eta hasieratik garbi izan dute testua urtero berritu beharrekoa dela. Aurten ez dago aldaketa handirik,bitxikeria gisa, hiztegi glosario-bat sartu dutela azpimarratu digu Enara Berganzok. Blusa eta Nesken batzordeak, nabarmendu nahi du, erroko azterketan konplikatua dela Blusak eta Neskek rol binarioak ordezkatzen dutelako. Hori 2019tik lantzen dabiltzan afera bat da, koadrillek elkarte bezala estatutuak dituzte, eta zoritxarrez binarismotik erredaktatuak dira. Hori dela eta hasieratik erabaki zuten jantziak esate batera genero batekin ez lotzea.
Urte honetako berrikuntzen artean ere bada ezarri egin dela etorkizunean Zeledon hautatzeko moldea. Aurrerantzean bost urtez behin egingo da Zeledonen aukeraketa. Modu horretara, herritar gehiagok izango dute Zeledon izateko aukera, eta pertsonaia ez da pertsona bati horren lotua egongo.