IRRATIA

«Amak esan zidan itzultzailea izan nintekeela, eta liburuak idatzi nahi nituela erantzun nion»

Maddi Goikoetxea Juanenak, argitaratu berri duen 'Ura jaten' liburuan, Euskal Herriko antzerkiaren egoera eta prestigio sozial falta aztertu ditu. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


Txikitatik izan du argi Maddi Goikoetxea Juanenak idazlea izan nahi zuela, haurra zela amari esan zion eta amak beste aukera bat eskaini zion: «Amak esan zidan itzultzailea izan nintekeela, eta gogoratzen naiz asko haserretu nintzela eta nik nire liburuak idatzi nahi nituela erantzun nion». 

Idazle izateko ametsa lortu berri du 'Ura jaten' liburua argitaratu baitu aste honetan. Antzerkiak Euskal Herrian duen prestigio sozial faltaren eragina aztertzea da elkarrizketaz osatutako liburu honen helburuetako bat. Kontatu du, hainbat antzerkigilerekin hitz egin eta gero konturatu dela, egoera nabarmenena eta argiena administrazioak diru laguntzekin egiten duen kudeaketa «eskasa» dela. 

«Elkarrizketak egitea izan zen errazena, baina, gero dena gehiegi errepikatu gabe, eta ondo uztartuz idaztea zaila izan da», aitortu du Goikoetxeak. Prozesu guztiaz eta bertan ateratako konklusioez hitz egitera etorri da gaur Bigarren Kafera Maddi Goikoetxea Juanena.