IRRATIA

«Guk ez badugu defendatzen informazio eskubidea nork egingo du?»

Solway multinazionalak Guatemalan egindako gehiegikeriak azaldu zituen Paolina Albani kazetariak Argia astekarian. Difamazioa leporatuta elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko mehatxua jaso dute. Leire Artolak ziurtatu du ez dutela halakorik egingo.

Leire Artola, Argiako kazetaria (Naiz Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Guatemalako Paolina Albani kazetariari egindako elkarrizketagatik, difamazioa egotzi dio Solway meatzaritza multinazionalak Argia astekariari. Elkarrizketa sinatu zuen Leire Artola kazetariak Naiz Irratian berretsi du ez dietela enpresaren eskaerei erantzungo eta informazio eskubidea nahiz adierazpen askatasuna aldarrikatu ditu.