IRRATIA

Kanterri: euskal kantagintza aztergai

Kanterri egitasmoak bigarren edizioa ospatuko du uztailaren 10 eta 11 bitarte, Oiartzunen. Euskarazko kantagintzari buruz hausnartzeko sei saio eskaniko dituzte guztira, hainbat kulturgileren eskutik. Jokin Azpiazu eta Ana Arsuaga musikariak gonbidatu ditugu haien solasaldien berri emateko.

Ana Arsuaga tolosarra da Verde Prato. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Euskarazko kantagintzaren baitako bilgunea izango da Kanterri. Eta plaza, edo oholtza, horren gainean, ez dira soilik musikariak jarriko. Musikazale eta musikariei zuzendua dago, noski, baina baita letragile, literaturazale, kultur antolatzaile, programatzaile, bitartekariei zein euskaltzaleei ere.

Oiartzungo Udalak, Oiartzungo Kantagiltza Elkarteak eta Ahotseneak elkarlanean sortutako egitasmoa da. Ekainaren 18an amaituko da guztira 6 saio eskainiko dituen ikastaroan izena emateko epea. Hizlarien artean izango dira Jokin Apziazu eta Ana Arsuaga.

Jokin Azpiazuk eskainiko du lehen hitzaldia; bere ardura izango da ikastaroari hasiera ematea. Musika sorkuntza eta ekoizpen prozesuen estandarizazioaz jardungo da 'Musika sorkuntza, normalizazioa eta merkatuaren esku ikusezina. Ezberdintasuna eta errepikapena' solasaldian. Saio praktikoa izango da Ana Arsuagarena, ikastaroko azkena, kasu honetan. Kantuak sortzeko jolastu egingo dira, abestien eratze-prozesuetan esperimentatu eta murgiltzeko.

Azpiazu eta Arsuagaz gain, Jon Urzelaik, Joseba Sarrionandiak, Marie Hirigoyenek eta Maite Larburuk ere partekatuko dituzte hausnarketak. Izena emateko epea ekainaren 18an amaituko da. Bi egunetarako inskripzioak 40 euroko prezioa izango du, 35ekoa soldatagabeentzat, eta 25 euro egun bakarrekoak.