IRRATIA

Zurda Berria jaialdia ospatuko dute Arrosadian ekainaren 10era bitarte

9 lagunen artean kudeatzen dute La Zurda sormen espazioa Arrosadian. Autogestioa ardatz, kulturgileen arteko harremanak sustatu eta ekoizpen artistikorako espazio fisikoa eskaintzea dute helburu. Zurda Berria jaialdia antolatu dute maiatzaren 24tik ekainaren 10era bitarte.

Arrosadiako Urrobi kalean kokatua dago La Zurda sormen espazioa (La Zurda)

Este navegador no soporta el elemento audio.


120 metro koadroko espazio kulturala da La Zurda, Iruñeko Arrosadia auzoan kokatua. Pandemiaren ondorioz elkartzeko espazioak eta dinamikak hautsi edo desegin zirela sumatuta, espazio baten faltak bultzatu zituen bederatzi sortzaile proiektua martxan jartzera.

Urtebeteko ibilbidea egin du egitasmoak eta harago joateko urratsa emango dute asteazken honetan. Zurda Berria jaialdia ospatuko dute ekainaren 10era bitarte. Mirari Etxabarri gonbidatu dugu KulturHariara egitaraua ezagutzeko asmoz.

Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida de La Zurda (@lazurda____)