Botak Lokatzetan | Sorbeltzek ia dena egiten dute hegan egin bitartean, baita lo ere
Bere kantua nabarmena delako eta herri eta hiri inguruan asko ibiltzen delako, gizakiarekin kontaktu asko izan du eta izen asko paratu zaizkio sorbeltzari. Hegazti migratzailea, uda badatorrela ohartarazten digu bere presentziak.
Este navegador no soporta el elemento audio.
«Santakrutzetan etorri eta Santakrutzetan joan» hala esaten omen da Sorbeltzari buruz, baina esaldiak badu bere tranpa. Urtean bitan ospatzen baitira Santakrutzak, maiatza eta iraila hasieran. eta esaldiak, bete-betean asmatzen du.
Hegaldi azkarra dute, itzulika aritzen dira eta teilatu azpietan sartzen dira habiak egiteko. Hegan egitea oso garrantzitsua da sorbeltzarentzat. Hankak atrofiatuak dituzte eta hegan egiten doazela egiten dute ia dena: elikatu, ugaldu, lo...
Etxe zaharretako zirrikituak maite dituzte habiak egiteko. Azken hamarkadetan etxebizitza modernoagoak direla eta zirrikitu gutxiago daude, eta adibidez, Europako leku batzuetan hasiak dira etxeak zahar berritzerakoan habia artifizialak jartzen. Granadako Alhambra eraikinean ere, proiektu bat dago martxan bertako sorbeltz populazioa mantentzeko.