IRRATIA

Afizioa ofizio bilakatzeko zailtasunak

Ehundaka neskek jolasten dute futbolean gaur egun Hego Euskal Herrian, baina profesional izateko garaian zailtasunak dituzte. Haien egoeraren berri izateko gurera gonbidatu ditugu Martin, Muguruza eta Aiestaran futbolariak.

Eibar taldeko futbolariak partida batean (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Emakumezkoen Futbolaren Nazioarte egunean, tradizioz gizonezkoena izan den kirolean, oztopoak gainditu direla ospatzen da. Gainera, ospakizunarekin genero berdintasuna aldarrikatu nahi da, baita neska gaztek kiroletan parte hartzera bultzatu. Baina, benetan, badago ospatzeko zerbait?

Gaiaz hitz egiteko gonbidatu ditugu Bigarren Kafea saiora Nahikari Martin, Irati Muguruza eta Nerea Aiestaran. Hirurak umetan hasi ziren futbolean, egun, lehen biak jarraitzen dute astero zelairatzen.

Gogotsu jolastu dute beti, baina bidean, bakoitzak bere zailtasunak bizi izan ditu, horien artean, haurrak zirenean entzun beharreko irainak, edota neska izateagatik ahulagoa edo futbolari txar moduan identifikatzea. Hala ere, zorionez,  hori asko aldatu dela diote hiru futbol jokalariek, nahiz eta gauza asko dauden oraindik aldatzeko. Bat egin dute profesionalizazioa oraindik urrun dagoela, eta hainbat alderdi daudela emakumezko futbolean aldatzeko.