IRRATIA

Zenbateko interesa dute ikasle nafarrek hauteskunde kanpainarekiko?

Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako kanpaina politiko betean, mikrofonoa hartu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arrosadiako campusera jo du NAIZ Irratiak, ikasleei Iruñeko zein Nafarroako egoeraz eta hauteskunde giroak eragiten dienaz galdetzeko.

Nafarroako Unibertistate Publikoko liburutegiaren artxibo irudia. (NUP)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Astebete pasatxo falta da Foru eta Udal hauteskundeetarako eta ziur batek baino gehiagok ez dakiela oraindik noren aldeko botoa eman; eta akaso gehiago izango dira nor bozkatu jakin bai, baina bozkatuko duten hautagaiak ezagutzen ez dituztenak.

Hautagaien ezagutza neurtzeko test txiki baten ostean, euren testigantza eskaini dutenek, sumatzen dituzten arazo nagusiak aipatu eta maiatzaren 29tik aurrera nahiago luketen gobernu osaerak zehaztu dituzte.