Taj Mahal, Passenger, Donna Summer, Guy Clark, maiatzaren 17ko musika efemerideetan
Gramofonoa 3x28
Este navegador no soporta el elemento audio.
Maiatzaren 17ko Gramofonoan hainbat musikari garrantzitsu zorionduko ditugu alde batetik, eta bertzetik, ondare esanguratsua utzi duten bertze artista batzuk gogoratu. Taj Mahal, blues musikarian aintzindari izan zena zorionduz hasiko gara. The Coors taldeko Andrea Corr eta Passenger, kantari ingelesaren urtebetetzea ere bada. Johnny Guitar Watson musikari benetan errespetatua izan zena gogoratzeko tartea ere hartuko dugu. Eta nola ez, Donna Summer ere bai, disko generoan erregina izan zena.Guy Clark country folkaren eta musika amerikarraren ordezkari nagusiena izan zenak ere gaur bezalako egun batez utzi gintuen. Eta saioa Lucky Peterson itxiko dugu, bluesean, soulean, jazzean eta gospelean birtuoso hutsa izan musikari handia gogoratuz.