IRRATIA

Jack Destripaseriesen gomendioak 1x05: ‘Alaska Daily’ eta ‘Barry’

Ofizio aferak nagusi Iskandar Hamawyren gomendio berrietan. Kazetaritza, antzerkigintza eta bestelako kontu ilegalagoak izan ditugu hizpide gaurko KulturHaria saioan.

Tom McCarthy-k sortu du 'Alaska Daily' (Disney +)

Este navegador no soporta el elemento audio.


‘Alaska Daily’

Eileen Fitzgerald New Yorkeko kazetari ospetsuak bere lanpostua galduko du erreportaje baten harira. Aukera berri bat zabalduko zaio Alaskan, tokiko hedabide batean. Emakume natibo batzuen desagerpena ikertu beharko du Fitzgeraldek, lanaren berezko zailtasunez gain, txoke kulturalari ere aurre egin beharko dio, baita bere konfort eremutik ateratzen ikasi ere. Kazetaritzaren munduan bete-betean murgilduko zaitu Disney +eko telesailak.

‘Barry’: aktore izan nahi duen hiltzailea

Ofizio berezia du Barryk. Ona da bere lanean, ona-edo. Soldatapeko hiltzailea da, ongi bizi da, baina bere pasioa bestelako da: aktore izan nahi du. Handicap bakarra, talentu falta. Lau denboraldiko umorezko telesaila HBOmax plataforman aurkituko duzu.