IRRATIA

'Zirrara konpartitu bat', hauteskunde kanpainarako Gipuzkoako EH Bilduren abestia

Xabi Solanoren musika eta Ane Labakaren hitzak ditu Gipuzkoako EH Bilduren enkarguz osatu duten 'Zirrara konpartitu bat' abestiak. Beste herrialdetan ere antzekoak izango dira, asteazken honetarako iragarri dute Bizkaikoaren aurkezpena. 

Xabi Solano artxiboko irudi batean (Gorka Rubio | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


«Enkargua jaso nuenean ikusi nuen transmititu nahi zutena ilusioa zela, gogo bat gauzak aldatzeko, irrika bat... eta hortik bururatu zitzaidan 'Zirrara konpartitu bat' eta hori da abiapuntua». Ane Labakak osatutako hitzak eta Xabi Solanok sortutako kalejiraren batura da abestia, «melodia egiterakoan indarra eta ilusioa transmititu nahi nituen, denok elkarrekin dantza egiteko gogoa», dio musikariak, «batera joateko melodia izatea nahi nuen eta Euskal Herrian kalejira izan da elkartzeko bidea». 

Este navegador no soporta el elemento audio.

NAIZ Irratiko Musikharian izan dira bi sortzaileak kantuaren inguruko euren hausnarketa elkarbanatzen. Labakaren esanetan «prozesu erraza» izan da, Solanok konposatutako melodiak «bat egiten zuen zirrara konpartituaren ideia horrekin». 

Melodia «oso Xabi Solano zela» ikusi omen zuen Labakak, «nire identitatea hor egotea ezinbestekoa da, berea hitzetan egotea den bezala», dio Solanok. Prozesua «oso polita» izan dela dio musikariak eta bueltan «zirrara konpartitu hori» jasotzeko aukeraz galdetuta, «bai, noski», dio, «gora gu!» batekin amaitzeko. 

Kantu gehiago 

Ez da kanpainako kantu bakarra izango, noski, ezta EH Bilduren inguruan sortuko den bakarra ere. Asteazken arratsalde honetan aurkeztuko du ezker soberanistak Bizkaiarako prestatu duten abestia.