«Alberto Fernández ez da bere gobernuaren liderra eta ez da Argentinako liderra»
Alberto Fernández Argentinako presidenteak iragarri du ez duela hautagaitzarik aurkeztuko urrian egingo dituzten hauteskundeetarako. Marcos Tedin Uriburuk Frente de Todos, Juntos por el Cambio eta La Libertad Avanza alderdiko kideak aurkeztu dizkigu.
Este navegador no soporta el elemento audio.
«Ez dut herriaren aurkako erabakirik hartu» esaldiarekin, Alberto Fernández Argentinako presidenteak iragarri du ez duela hautagaitzarik aurkeztuko urrian egingo diren hauteskunde orokorretan. Ostiralean bere Twitter kontura igotako bideo batean, egindako lana goraipatu eta egin gabe utzitakoaz damutu da Fernandez. «Militante peronista gisa, betidanik eduki dut argi lehenengo aberria dagoela, gero mugimendua, eta azkenik, gizakiak» esan du presidenteak. 2019ko abenduaren 23an hartu zuen Argentinako presidente kargua eta 2023ko abenduan hartuko du kargua hurrengoak.
«Gaur egungo egoera, orain arte bizi izan dudan egoerarik txarrena da» esan digu Marcos Tedin argentinarrak. Langabezia taxa baxua da, baina inflazio maila oso altua da. «Fernández ez da lider bat, ez da bere gobernuaren liderra eta ez da Argentinaren liderra; bera ez da erabakiak hartzen dituena» esan digu Tedinek. Lider berriak sortzen ari dira eta horregatik «datozen hauteskundeak oso konplexuak izango dira».
Marcos Tedin Uriburuk Argentinako testuinguru politikoan kokatuko gaitu.