IRRATIA

«Euskal aktorea naiz, hori da nire apustua eta nire borroka»

Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarraren ibilbide profesionalaren errepasoa egin dugu Bigarren Kafean.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Xanti Agirrezabalak txikitatik izan du artea aldamenean, euskal dantza, musika eta arte plastikoetan aritzen baitzen orduan. Nerabezaroan arte eszenikoetan gehiago sakondu zuen eta herriko antzerki tailerrean hasi eta mundu bat ireki omen zitzaion. 

Horrela, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza goi-mailako eskolan izena eman zuen, Dantzertin, eta bertan amaitu zituen ikasketak 2020. urtean, lehen promozioan. Ikasketetan murgilduta zegorka, 'Satiro' lana sortu zuen eta Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetan ikuslegoaren saria jaso zuen. «Satiroa sexu gose aseezina dun gizona dela deskubritu nuen, eta neure buruari galderak egiten hasi nintzen». Gorputz, desira, haragi... sexu-instintu gordinak irudikatu zituen 'Satiro' lanean. «Deserosotasunarekin jolasten dut; jende heldua asko harritzen da ikusita nola hitz egin daitekeen askatasunez gai horietaz, minaz eta plazeraz, adibidez» esan digi. 

45 emanaldi egin ditu ikuskizun horrekin, baina hori ez dela ohikoa aitortu digu. «Eskaintza asko dago, baina ikusle gutxi, eta ikusleria hezi egin behar da» dio Agirrezabalak. 

2019. urtetik Horman Poster kolektiboaren parte da Agirrezabala, eta bertan sortutako lanetan parte hartu du, hala nola, 'Antigone edo ezetzaren beharra' eta 'Souvenir, komedia estralurtarra'. Azken honekin ez dituzte nahi adina emanaldi eskaini; «gure jarduna horrelakoa da, urte t’erdi egoten zara jo eta fuego lanean, eta dianan ematen ez baduzu...»

 

Horrez gain, telebistan ere aritu da 'Goenkale', 'Ihesaldia' edota 'El internado' bezalako telesailetan, eta baita 'Korosagasti' luzemetrai edota Esti Urresolaren 'Cuerdas' film laburrean. Bere ibilbideaz aritu gara Bigarren Kafean.