Pagondoan | Euskara
Euskara hitzaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Euskara Euskal Herriko hizkuntza da. Berezia izan daiteke euskararen kasua, ez bai zaio ahaidetasunik aurkitu. Hizkuntza honetan mintzo direnei euskaldun deritze. Euskal Herria Frantses eta Espainiar Estatuen artean egotearen ondorioz, euskaldunak borrokan diraute euskara ez desagertzeko.
Eta zer kontatuko dizut bada zuri entzule? Aste honetako Pagondoan entzun baduzu, zuk ere ongi dakizu zer den haizearen kontra ibiltzea. Ruper Ordorikak hitz egokiak erabili zituen horretarako: "Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den, hobe nuela hautatzea munduko hiritar izatea". Baina, badakizu entzule, zaindu egin behar maite dugun hori. Bada, horixe gaurko pagondoaren enborra. Hitzak ematen dizkiolako saio honi. Elkar entzun eta uler gaitezkeelako hitz hauen bitartez. Gaur, euskara.