Justizia unibertsala, abortu eskubidea eta gerra pantaila handira iritsiko dira Donostian
Datorren apirilaren 21etik 28ra zine konprometituaren hiriburu bihurtuko da Donostia, badator Giza Eskubideen Zinamaldia. 32 nazionalitateko 40 film ikusteko aukera izanen da eta sarrerak salgai daude jada internet eta txarteldegian.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Ohi bezala zine konprometitua izango da protagonista, justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea, Ukrania eta etxegabetasuna izango dira besteak beste filme eta solasaldien gaietako batzuk Datorren apirilaren 21ean hasi eta 28ra arte luzatuko da eta Esti Urresolaren 20.000 especies de avejas filmak emango dio hasiera jaialdiari eta Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo sari berezia. Erakusketa eta solasaldiak ere izanen dira tartean eta ‘Toi non plus tu n’as rien’ film frantsesak emango dio bukera 20. edizio honi.
32 nazionalitateko 40 pelikula ikusteko aukera izango da, horietatik 27 film luzeak eta 13 laburrak. Eta landuko diren gaiak ere anitzak, baina aurten garrantzia berezia dute justizia unibertsalak, abortatzeko eskubideak, ukraniak eta etxegabetasunak.
Esti Urresolaren 20.000 especies de avejas filmak emango dio irekiera festibalari, eta horren ondotik etorriko dira, besteak beste, ‘No Bears‘, Jafar Panahi irandarraren fundamentalismo islamistaren aurkako erresistentziari buruzko filma.
Film hau existitzea ia miraria da. Klandestinitatean Jafar Panahik filmatu zuen, atxilotu eta 6 urteko kartzela-zigorra ezarri baino pixka bat lehenago (duela pare bat hilabete espetxetik askatu ondoren, gaur egun bere etxean betetzen du), eta ‘No Bears’ Irango maisuaren filmografiaren barruko lan handia da.
Beste aukera bat da ‘Blanquita’. Fernando Guzzoni txiletarraren filma non, botere ustelen eta adingebeen sexu esplotazioa lantzen den
Pederastia eta haurren prostituzio kasu erreal batean oinarrituta, enpresariak eta politikariak inplikatu zituen eta Txileko gizartea hunkitu zuen duela urte batzuk.
Urresolarena ez da euskal film bakarra izanen. Ainhoa Andrakak eta Zuri Goikoetxeak zuzendu duten Espainiako emakumezkoen gurpil aulkiko saskibaloi selekzioari buruzko ‘Cabeza y corazón’ dokumentala emango dute, Ander Iriarteren ‘Karpeta urdinak’ dokumentala eta Iratxe Fresnedaren ez-fikziozko filma, ‘Tetuán’ ere ikusi ahal izango dira. Hiru proiekzio horiek amaitzean, solasaldiak egingo dituzte.
Bereziaizango da ere ‘Las buenas compañías’ filmaren proiekzioa eta ondoko solasaldia. Maiatzaren 5esan estreinatzen den filmak abortu eskubidea lortzeko euskal herrian egindako borroka kontatzendu. 1970eko hamarkadan eratu zuten errenteriako emakume taldeak du oinarri pelikulak eta elkarte feminista hori, emakumeei abortuaren prozesuan laguntzeko. Silvia Munt zuzendariak, Alicia Falco eta Elena Tarrats protagonistek eta Arantxa Olañeta emakumeen taldeko kideak hartuko dute parte hitzaldian.
Aukera ederra izango da ere labur maratoia. Apirilaren 22an izanen da eta 2022 eta 2023 artean sortutako 12 labur ikusteko aukera izango da.
Victoria Eugenia antzokia izango da jaialdiko egoitza nagusia. Antzoki Zaharrean, berriz, bi emanaldi egingo dira. Bestetik, Tabakaleran hiru film proiektatuko dira, Zinema eta memoria zikloa osatzen dutenak.
Gainera, hiru film eskaini dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat. Guztira 10 emanaldi izango dira, presentzialak, Antzoki Zaharrean. Baina ez da dena zinea Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. 5 erakusketa ere hartu dira zinemaldiaren programazioaren barruan. Hori gutxi ez eta edizio honetan ere Esna TÚ giza eskubideei buruzko online jokoa izango da.
Sarrerak apirilaren 14an jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta Internet bidez. Doako emanaldietarako gonbidapenak egun berean jarriko dira publikoaren eskueran bi antzokietako leihatiletan baita online ere.