7. atala: Bide berriak
BIDEAK podcastaren azken atalean ezustean Euskal Herria euren etxe bihurtu zaien hiru pertsona ezagutu ditugu. Bide berria abiatu asmo dute gurean Nadegek, Amadouk eta Abdouk.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Biderik zailena egin zuenean oztopoz beteriko urrats berriak ari da ematen Baionan bizi den Nadege. Huts egite administratibo batek paperik gabe, asilorik eskatu ezinda eta oinarrizko laguntzetatik kanpo utzi dute.
Amadou adin txikikoa da, hezur test bat egin zioten bere adina ziurtatzeko, eta ez zen balekoa izan. Kosta zitzaion baina elkarte eta abokatuen laguntzaz zegokion aitorpena jaso eta harrera familia batean abiatu du bere bide berria.
Abdouren kasuan okin ikasketak egin zituen Hazparnen eta Baigorriko Irastorza okindegira batu da.