Bizi bat harriari lotuta
Nafarroako gobernuak Karlos III.aren gurutzearekin aintzatetsi du Iñaki Perurena, beste hainbat lagunekin batera, herrialdeari egindako ekarpenagatik. Peru-Harri museoan elkartu gara berarekin.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Naiz Irratia
Vicente Madoz psikiatra, Oihan Iturbide biologoa, Alfredo Sanzol antzerkigilea, Antonio Eslava margolari eta eskultorea, Patxuka de Miguel emagina, Judith Torrea kazetaria eta Iñaki Perurena harri-jasotzaileak Karlos III.aren gurutzea jaso dute astelehen honetan Nafarroako gobernuaren eskutik.
Perurenak herri kirolen defentsan eta zabalpenean egindako lana nabarmendu dute. Errekonozimenduaren faktore ezberdinak ezagutzeko Leitzako Peru-Harri museoan elkartu gara berarekin.