IRRATIA

Pagondoan | Sua

Suaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.

2016ko Puiu eta Tafalla arteko sutea (Jagoba Manterola | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da; beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiek betetzeko erabili du sua historikoki gizakiak: argitzeko eta berotzeko. A, eta hiltzeko ere bai noski. Gorputzak sutan erretzeko.

Norberaren etxean sartuko gara aste honetako ‘Pagondoan’ saioan, erretako tokietan, bakoitzak uler dezala berarentzat zer den etxea: lau pareta, zorua eta sabaiak mugatutako espazioa, gorputza bera, edota herria. Dena erre zaigu gaur. Suak hartu du gaurko gure pagondoa.