IRRATIA

«Mota askotako dantzak frogatu nituen txikitan, beti maite izan dudalako dantza»

Ainhoa Usandizaga dantzari Hernaniarrak beti izan du lotura dantzarekin, eta esperientzia asko bizitu eta gero, lan ezberdinetan dabil murgilduta.  

Este navegador no soporta el elemento audio.


Dantzarekiko harreman eta maitasuna izan du beti, eta «mota askotako dantzak frogatu nituen txikitan, beti maite izan dudalako dantza». Hernani nahiz Donostiako hainbat dantza eskolatan klaseak hartu zituen txikitan eta 16 urte betetzerakoan apostua egin zuen eta Burgoseko dantza kontserbatorioan hasi zen. 

«Nik apostua egin baino lehen gurasoekin hitz egin nuen, eta harritu bazituen ere, hasieratik babestu ninduten», esan du Usandizagak. Gainera, haiek ere dantza emanaldiak ikusteko hautua hartu zutela azaldu du. Babes horren pean Burgosen dantza garaikidea ikasi zuen. Ikasketak amaitzen ari zela, Madrilen audizio bat egin eta The Elephant in the Black Box konpainian.

«Nahiz eta konpainia garrantzitsua izan, esperientzia ez zen ona izan, egoera txarrean aritu baikinen lanean», aitortu du eta kontatu du bertatik asko ikasi ahal izan zuela. Gaineratu du dantzarien artean hitz egiten ari dela horrelako egoeren inguruan eta badagoela dantzarien munduan gauzak aldatzeko gogoa. 

Gaur egun, Gasteizko Proyecto Larrua konpainiarekin La casa vacía lanean dabil eta horren inguruan hitz egitera eta Kafe Hutsa hartzera etorri da gaur Bigarren Kafera.