IRRATIA

Euskal Herriko heavy metal nobedadeak

Burdinola x377

Electrikeel taldea (Electrikeel)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Euskal Herriko 2023ko heavy metal argitalpenen lehen bilduma osatu du Burdinola saioak. Lehen hiru hilabeteotan kaleratu diren lan batzuk eta plazaratuko diren beste batzuk aukeratu ditu Inaxio Esnaolak. Ondorengo taldeen doinu berriak entzun ahal dira: Electrikeel –argazkian–, The Kraven, Killwolf, Delion, Vertigo Rising, Sönambula, Usuales, Korkut, Hellydays, Ancient Settlers eta Lampr3a.