IRRATIA

Egunkariaren itxieraren 20.urteurreneko ahotsak

'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutela 20 urte bete dira. Xabier Lekuona zuzendariorde izan zenaren laguntzarekin proiektuaren hastapena, itxiera eta ondorengo hilabeteak errepasatzen ditu erreportajeak.

Protesta kontzentrazioa Iruñean,'Euskaldunon Egunkaria' itxi eta biharamunean. (Lander FDZ ARROYABE | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


20 urte bete dira 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik. Garai nahasiak ziren, sarekadak eta errepresioa eguneroko albiste ziren eta errepresioaren definizioa beste termino eta eremu batzuetara eramaten hasia zen Espainiar Estatua. 'Egin'-ekin egin moduan, euskarazko egunkari bakarra itxi zuten. Ez zen egunkari soila, kolpea, euskal herritarrrentzat ez ezik, euskalgintzaren eta euskal kulturaren kontrako zartakoa izan zen.

Egun haietara joko dugu audio erreportaje honetan. Garai hartako ahots eta soinuak lotuko ditugu zuzendariorde izan zen Xabier Lekuonaren eta Imanol Murua kazetariaren laguntzarekin.