IRRATIA

Goya Sariei errepasoa

Larunbatean ospatu zituen Espainiako Zine Akademiak 2023ko Goya sarien gala. Euskal ekoizpenek hamika izendapen batzen zituzten arren, sentsazio gazi-gozoarekin amaitu zen gaua. Aimar Erkiagarekin batera, gainbegirada eman aurtengo palmaresari.

Telmo Irureta ‘La consagración de la primavera’ filmeko protagonista. (EUROPA PRESS)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Rodrigo Sorogoyenen ‘As Bestas’ filmak pilatu ditu buru-handi gehien aurtengo Goya sarietan. Guztira bederatzi eskuratu ditu. Gertu ibili da Modelo 77, bostekoarekin.

Alauda Ruiz de Azúa barakaldarrak 11 izendapen jaso zituen. Uzta handiagoa espero bazen ere, 3 Goyarekin itzuli da Euskal Herrira: nobel zuzendari onena eskuratu du bizkaitarrak; Laia Costak emakumezko aktore onenarena eta Susi Sanchezek emakumezko erreparto aktore onenarena. Telmo Iruretak pozez bete zuen antzokia, gizonezko errebelazio aktore onenari saria eskuratu zuen.

Iván Miñambres ere saritua izan da ‘Unicorn Words’ eta ‘LOOP’ animaziozko lanei esker. Eta ‘Maldita. A love song to Sarajevo’-k dokumental-labur onenari Goya eraman du etxera. Gazika Urrestik dokumental luzean izan du arrakasta ‘Labordeta. Un hombre sin más’ lanari esker. Amaitzeko, Aitor Berenguerrek soinu onenari Goya jaso du ‘As Bestas’-en egindako lanari esker. Sorpresa handia izan da Pual Urkijoren ‘Irati’ eta Esti Urresolaren ‘Cuerdas’ lanek saririk jaso ez izana.