IRRATIA

Eugène Goyheneche

Eugène Goyheneche abertzale eta historiagile lapurtarra izan da aste honetako protagonista.

Eugène Goyheneche (Eusko Ikaskuntza | .)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Euskal abertzaletasunaren 30 eta 40 hamarkadetako izen propio nagusietako bat da Eugène Goyhenecherena. Parisen, bereziki, nazioarteko harremanetan garrantzia berezia izan zuen eta 50eko hamarkadatik aurrera bere historiagile lanak nabarmendu behar dira. Aste honetako 'Hemen gertatu zen' saioan gogoratu dugu bere bizitza, Etxahun Galparsororen eskutik. 


Bigarren Mundu gerra ostean preso sartu zuten Goyheneche, Naziekin kolaboratzea egotzita. Bizi arteko zigorra ezarri arren urte gutxian utzi zuten aske, herrikideen eta gertukoen laguntzan aritu zela argudiatuta. Agirre lehendakaria ere saiatu zen bere alde egiten, Francisque Gay diputatu katolikoari bidalitako laguntza eskaera jasotzen du goiko gutunak.