Esku Artean | DA!-n ez galtzeko gida eta gure ‘wish list’-a
Pandemia atzean utzita normaltasuna berreskuratu du Durangoko Azokak. Horrek esan nahi du eskaintza askoz zabalagoa dela. Zuen buruko minak ekiditeko helburuz gida bat prestatu dizuegu, zer ikusi, nork ikusi eta zer erosi garbiago izan dezazuen.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sutan Bang
«Gora Durangoko postureo kulturala!» aldarrikapen horrekin hasi dugu saioa. Durangoko Azokako atarian gaudenez, azokara begira jarri gara eta gida bat prestatu dugu zuentzako. Zer ikusi, nork ikusi eta zer erosi, alegia, gure ‘wish list’-aren berri emango dizuegu.