«Horretarako egiten dugu artea; ikuspuntu desberdinak mahai gainean jartzeko»
Koldo Olabarri aktorearen ibilbideari buruz aritu gara luze eta zabal, 'Titanic' ikusi zuen lehenengo alditik egin dituen azkeneko antzezlanetara.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Koldo Olabarrik betidanik izan du argi bere bizitzan pertsonaiekin jolastu eta lan egin nahi zuela. Txikitatik izan du gustuko istoriak kontatzea, besteen azaletan sartzea eta emozioak azaleratzea; aske eta bera izaten baimentzen ziolako.
Bederatzi urterekin ikusitako 'Titanik' pelikulak piztu omen zuen bere barnean aktore izateko grina, orduan konturatu baitzen Rose eta Jack gorpuzten zituzten Kate eta Leonardok egiten zutena ofizio bat zela, ofizio benetan interesgarria. «Pelikulan dena gezurra zela ikusi nuen eta nik hori egin nahi nuen, jolastuz» aitortu digu.
Bere lehen lan profesionala Bi eta Bat telesail ospetsuan egin zuen 19 urterekin 2012 urtean, eta ordutik hainbat telesail, pelikula, antzezlan eta film laburretan aritu da: 'Goenkale, 'La línea invisible', 'Altsasu', 'Eskamak kentzen', 'El ministerio del tiempo', 'Intimidad' edo 'Bienvenidos al Lolita', besteak beste.
Aipatu bezala, zineman ere lan askotan aritu da. Bere lan ezagunenetako bat, Penélope Cruz eta Antonio Banderasekin batera egindako Gastón Duprat eta Mariano Cohn argentinar zuzendarien 'Competencia Oficial' pelikula da. «Peneloperekin lan egitea betidanik amets bat izan da eta lortu dut» esan digu.
«Hasieran libre joaten naiz, ezer jabe, zuzendariak entzutea gustatzen zait. Goorputzarekin lan egitea asko gustatzen zait, gorputzarekin sortzea» esan digu. Eta horretan dabil azkenaldian, antzezlan askotan.
Bere ibilbidean zehar egindako hainbat lani buruz lasai hitz egiteko aukera izan dugu,