Loiolako kuartelaren errendizioa
1936ko Estatu kolpeak ez zuen berehalako segida izan leku guztietan. Donostiako Loiolako kuarteleko militarrak berandu altxatu ziren eta erresistentzia herritarrak aurre egin zien, kuartela errenditzeraino.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Goiko argazkian ikusi daiteke 1936ko uztailan Loiolako kuartel militarrean lurrean idatzita ageri zen mezua: «Refuerzos por favor. Viva España».
Loiolako kuarteleko arduradun militar kolpistengana ez zen matxinadaren baieztapena uztailaren 18an iritsi, telegrafoetako langile batek nahitara atzeratu zuelako. Militarrek kolpea jo eta kalera ateratzea erabaki zutenerako Donostia osoan antolatuak ziren Errepublikaren zilegitasuna defenditzen ari ziren miliziak eta Ejerzitoa atzera itzularazi eta Loiolako kuartela setiatzea lortu zuten, harik eta errenditu zen arte.
Aste honetako 'Hemen gertatu zen' saioan faxisten lehen uneko ezinera egin dugu bidaia.