Oroimen lurra 1936-45 urteetako Iruñeko atxilotze-eremuetako biktimentzat
[01x07]
Este navegador no soporta el elemento audio.
Peli Lekuona
1936 eta 1945 bitartean Iruñean izan ziren atxilotze-zentroei eta kontzentrazio-esparruei buruzko memorialaren inaugurazioa obraren azken lauza jarrita bukatu da. Zigilatu aurretik, fusilatuen senideek Nafarroako hobi komun nagusietatik hartutako lurra bota dute.
17 izan ziren Nafarroako hiriburuan faxistek ezarritako atxilotze-guneak. Matxinatuekiko disidenteak zirenak atxilotzeko baliatu ziren edota erbestetik itzuliak zein II. Mundu Gerratik ihes egin zuten pertsonak gatibu hartzeko.
'Hemen gertatu zen' saioan memorialaren inaugurazioan esandakoak jaso ditugu: senideen testigantza, arduradun politikoena eta baita obra burura eraman duen artistarena ere.