IRRATIA

Zinea eta sexua; ereduak tranpa zeukan

Telebistan ikusten ditugun sexu eszenek kalte egiten digute? Existitzen da sexu-harremanak ondo jorratzen dituen telesail edo filmerik? Zinemaren eragina aztertu dugu Idoia Sanchez Garciarekin. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


Telesail eta filmak izan ohi dira gure heziketa sexualaren lehen urratsak. Muxu bat jaso baino lehen ikusi genituen Jack eta Rose muxukatzen, 'Titanic' pelikulan edo Alfonso Cuarón zuzendariaren 'Y tu Mamá también' filmarekin hasi ginen hirukote batekin ametsetan. Baina sexu-harreman horiek errealak al dira? Fikzioak eragina al du gure harremantzeko moduan?

Zava mediku zerbitzuak ikerketa bat egin zuen, 50 filmetako sexu eszena ikonikoak aztertuta.  Ondoren, 2.000 emakumeren iritziak jaso zituen. Pelikula horietako % 2tan soilik agertzen ziren kondoiak, inplizu edo esplizituki. 

Idoia Sanchez Garciarekin filmetako harreman horiek aztertu ditugu.