IRRATIA

Firfiran | Bihotza lapurtu zidan Pampayruna

Antzinako Perun girotutako kontaketa erotikoa idatzi du Ernesto Prak idazle nafarrak. Ahotsa, musika eta soinu-efektuak jarri dizkiegu bere hitzei 'Firfiran' podcastean.

Firfiran Bigarren Kafeko podcast umela (Bigarren Kafea)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Francisco de Toledo, Mochica eta Chimu kulturak eta ulitxe asko. Ez dirudite kontakizun erotiko bat idazteko osagaiak, baina horiek guztiekin osatu du Ernesto Prat idazleak 'Bihotza lapurtu zidan Pampayruna'.

«Ez da ohiko eszenatokia, baina betidanik interesatu izan zaizkit garai horiek» kontatu digu idazle nafarrak. Ikuspuntuarekin asmatu, eta hirugarren postua lortu zuen Kaixo Maitiaren kontaketa erotikoen lehiaketan. 

'Firfiran' Bigarren Kafea saioaren podcast umela da; Kaixomaitia.eus -euskaldunon harremanetarako gunea- webgunearekin elkarlanean sortutakoa. Hamabostean behin, atal berri bat egongo da entzungai.