Agurrei beldurrik ez
Tabua, tristezia, zorigaitza, beldurra, agurra... Bai. Heriotzari buruz aritu gara KulturHaria saioan. Baina ez edonola. Arte adierazpenek heriotza eta dolua bizitzen eta lantzen laguntzen ote diguten galderatik abiatuta, Oier Zuñiga eta Garazi Conderekin aritu gara solasean.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Egun gure gizartean askotan saihestu egiten dugun gaia den arren, artean eta sorkuntzaren munduan beti egon da oso presente heriotza. Badirudi sorkuntzak geure beldurrei aurre egiteko bide errazagoak eskaintzen dizkigula. Edo hori izan da behintzat elkarrizketatu ditugun bi lagunen kasua.
Garazi Conde lesakarrarekin eta Oier Zuñiga iruindarrarekin aritu gara heriotzaren inguruan hausnartzen. Biek egindako lanen erdigunean dago heriotza, baina oso kontu desberdinak sortu dituzte. Condek liburu itxura duen baina haratago doan produktua ondu du. Zuñigak antzezlan bat osatu du.
Garazi Bartzelonan bizi da gaur egun. Bertan egin du disienu grafikoko masterra EINAn, Bartzelonako Diseinu eta Arte Unibertsitatean. Master amaierako proiektu berezi bat egin du, heriotzaren inguruko explorazio bisuala oinarri duen liburu grafikoa: ‘EXITUS’.
Oier Zuñigaren antzezlanak ERESIA izena du. Oierrek arte ederrak ikasi zituen, baina antzerkian ibilbide handia egindakoa da baita ere. Besteak beste, ‘Zaldi Urdina’ obran buru-belari ibili ostean, Udabiltzak sustatutako Guretik Sortua programaren laguntzaz sortu du ‘ERESIA. Lurra arin bekizu, ama’. Heriotza eta dolu landu ditu hainbat arte disziplina uztartuz.