IRRATIA

Poza eta lehen galderak surf munduan ere

Hainbat kiroli ofizialtasunerako ireki zaien bideak poza eragin du, baina galdera sorta luzea ere bai. Maialen Saez Gipuzkoako Surf Federazioko presidenteak azaldu ditu bereak NAIZ Irratian.

Surfaren kasuan, euskal federazioa Espainiakoaren aurretik sortzeak emango dio bide ofizialtasunari. (EHKB | .)

Este navegador no soporta el elemento audio.


«Pozez zoratzen», hala hartu du Maialen Saezek euskal surf federazioari ofizialtasunerako ireki zaion atea. Zalantzak ere baditu, euskal selekzioak Euskal Herri osoa hartzeko modurik izango ote duen, adibidez.