IRRATIA

Comet Sareko Alejandro Elizalde eta Donostiako Aracama etxea

1936ko Estatu Kolpeak Donostian harrapatu zuen Alejandro Elizalde, baina lortu zuen Donibane Lohitzunera ihes egitea. Han, espioitza frantsesarentzat egin zuen lan, eta Comette Sarean hasi zen kolaboratzen. Sare honetan, Donostiak izan zuen bere lekua: Aracama etxea.

Argazkian, Alejandro Elizalderen taldea ikus daiteke, Ezkerrian, Alejandro, Maritxu, Ambrosio San Vicente, Martín Hurtado de Saracho eta Florentino Goikoetxea. (Euskomedia )

Este navegador no soporta el elemento audio.


Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean jardun zuten erresistentzia sare ezberdinetatik ezagunena Comète sarea da. Nazioarteko antolakuntza zuen talde honek hegazkinlari aliatuak askatasunera eramaten zituen. Bertan, zeresan handia izan zuen Alejandro Elizaldek. Konpromiso politiko irmoa zuen Elizondon jaio zen EAJko kideak. 1936ko Estatu Kolpeak Donostian harrapatu zuen, bertan egiten zuelako lan; Gipuzkoako Defentsa Juntan ibili zen; edota Jesus Maria Leizaola justizia sailburuaren aginduz, Bilboko espetxeetan zeuden presoak Turtziozera eramateko ardura jaso zuen.

Donibane Lohitzunera, erbestera, iritsi zelarik kontra espioitza frantsesarentzat lan egin zuen, agente sekretu naziengandik informazioa eskuratuz. Hala ere, 1941. urtean, Arnold Depeerekin izandako bilera gakoa izan zen Elizalderen biziarentzat. Comette Sarea zabaltzeko ardura jaso zuen. Bere harreman pertsonalen bitartez zabaldu zuen sarea, eta Donostiako Aracama senidaren etxea baliatu zuen, hegazkinlari aliatuei babesa emateko. Azkenean, nazien sarekada baten ondorioz, atxilotu eta Mathausenera deportatu zuten.

Isabel Elizalde bilobak eskainitako testigantzaren arabera, bere aitak ezin izan zuen Alejandro Elizalde ezagutu. Jardun politikoa zein lanaren ondorioz, Baztanetik kanpo egon ohizen. Lan egunak Donostian igarotzen zituen. Asteburuak, Elizondon.