IRRATIA

Polloeko mausoleo frankistan antifaxisten gorpuak daude, Madrileko Erorien Haranean bezala

Harrizko gurutze handi bat da dago Donostiako Polloe hilerrian, frankisten mausoleoa da. Baina Madrileko Erorien Haranean gerta bezala, Donostian ere, miliziano sozialistak, komunistak eta anarkistak daude. Hala jakin du berriki Aranzadi zientzia elkarteak.

Polloeko mausoleo frankista. (Gorka Rubio | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Polloeko mausoleo frankistan hainbat antifaxistaren gorpuzkinak daudela baieztatu berri du Aranzadik. Senideentzat lasaitasun handia suposatzen du horrek, hala esan du Izaskun Etxeberria senideak, «tristea da baina poza eman digu, orain non dagoen badakigu gutxienez».

Gorpuak identifikatzea ez da lan erreza baina. Beste hobi batzuetatik atera zituztela eta mausoleo horretara eraman zituztela dio Javi Buces Aranzadiko ikerlariak. Gaiari sakon heldu diogu Hemen Gertatu Zen saioan.