«Errealitatea zerbait faktikoa, ezarria eta inposatua da»
Juan Inazio Hartsuaga antropologian adituak berriro helduko dio gaiari aurtengo denboraldian. Lehen kolaborazioan errealitatea izan du aztergai.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Errealitatea hartu du hizpide denboraldi berriko bere lehen kolaborazioan Juan Inazio Hartsuagak. «Izan badena da errealitatea» esan du Hartsuagak. Errege kontzeptutik dator errealitate hitza eta gure inguruko hizkuntza gehienetan modu berean esaten da. Indoeuroparren usteen arabera, izan badena bada, erregeak dioelako. Hau da, nolabait esateko, erregeak nahi duena da errealitatea. «Errealitatea zerbait faktikoa, ezarria eta inposatua da» Hartsuagaren aburuz. «Funtsean, nik nahi dudana erakusten dizut boteretik eta erakutsi nahi ez dizudana ezkutatu egiten dut».
Indarrez inposatu daitekeena da errealitatea eta inposatu ezin daitekeena ameskeria. Hori azaltzeko eztabaida politikoaren adibidea jarri du Hartsuagak. Eskuineko indarrek ameskeria hitza erabiltzen dute Euskal Herriaren kasuan ‘zazpiak bat’ bezalako kontzeptuen edo Kataluniaren independentzia bezalako ideien aurrean. «Funtsean, nik nahi dudana erakusten dizut boteretik eta erakutsi nahi ez dizudana ezkutatu egiten dut».
Errealitatearen inguruan aritu da Juan Inazio Hartsuaga Bigarren Kafean.