Lurgi Zalakain: «Dantzaren eta perkusioaren lapikoa da Konakry»
Hegoalderantz egin dugu jauzi Bidaiari saioko lehen geldialdian. Dantzak eraman zuen Lurgi Zalakain billabonarra Afrikara, hain justu ere, Ginea Konakryra.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Dantzak eraman zuen Lurgi Zalakain billabonarra Afrikara, Ginea Konakryra hain zuzen ere. Izen hori bera hartzen du herrialdeak, kontinente berean dauden beste bi Gineetatik (Ekuatore Ginea eta Ginea Bissau) bereizteko. Perkusio doinuek janzten dute Afrika Mendebaldeko herrialde hau, eta lau bat aldiz izan da elkarrizketatua bertan, Konakry hiriburuan. Bidaiari NAIZ Irratiko saio berrian egon da.
Matam auzoko ballet delako konpainian aritu da Zalakain, bertako kulturaren kontserbazioan, arnasgune garrantzitsua da. Hiritik ateratzeko tartea izan ez badu ere, bertako txokoen berri izan du denborarekin lagun bihurtu diren herrikideen eskutik.
Dantzak bertan ikasi ditu, eta ondoren, hemen, Euskal Herrian erakutsi. Alabaina, doinu biziak eta gorputzaren mugimenduak ez dira, Euskal Herriratu denean maletan ekarri dituen oroigarri bakarrak. Hemendik hara, eta handik hona, bi herrialderen arteko lotura egiten du Wax oihalen bidez ere. Kolore biziko josturekin, bertako ohiturak hona hurreratzea du xede. Eta hori guztia non bildu? Villabonako Kaori Faktorian.
Arropa eta osagarri marka bat izatetik harago, familiak, lagunek, maitasun harreman batek, bi lurralde gerturatzeko nahiak eta beste hainbeste ilusiok osatzen dute proiektua. Horretarako eta gehiagorako ere eman du lehen sioak. Ginea Konakry-ko kaleetan murgildu nahi?