«Antzezterakoan, errespetu bera eduki behar duzu helduentzako antzerki eta familia antzerkian»
'Tarzan' lana aurkezten dabil Eriz Alberdi aktorea. Mar Mar antzerki taldea sortu zuen pasa den urtean, eta arrakasta handia izan du euren lehen lanak. Laister 'Arrainak bihotzean' estreinatuko dute.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Eriz Alberdi Quiñonesek ez zuen aktore izateko interes berezirik, harik eta 1999an TAEn antzerkia ikastea erabaki zuen arte. Ordura arte aktore izatea “amatu izatearekin, ezagun izatearekin, dirua irabaztearekin, eta horrelakoekin erlazionatzen zuen, baina benetan barrutik ezagutu zuenean, erabat maitemindu zen antzerki eta aktore izateaz, eta harrezkero mundu honetan ari da.
«Heziketa Berezia ikasi nuen, eta horrekin batera antzerkia ikastea erabaki nuen; hiru hilabetetan antzerkiarekin maintemindu nintzen» aitortu digu. 2004 urtean profesional moduan lanean hasi zenetik Gasteizko Paraiso antzerki konpainiarekin, antzerki, telebista nahiz zineman ikusi ahal izan dugu.
«'Goenkale' telesaileko azkeneko hiru urteak disfrutatu nituen eta oso esperientzia berezia izan zen». Hala ere, azkenaldian, oholtza izan da aldamenean gehien izan duena. Hainbat konpainiarekin aritu da lanean: Gorakada antzerki taldearen 'El viaje de Ulises', 'Moby Dick' eta 'Aladdin', teatro La Machinaren 'Etxe magikoa'...
«2004tik lanean eta helduentzako lan bakarra egin dut, beste guztiak familia antzerkia izan dira» kontatu digu. Agian horregatik du hain argi «familia antzerkia eta haurrentzako antzerkia bereiztu behar ditugula».
Aktore lanetan aritzeaz gain antzerki konpainia berri baten sortzaileetako bat ere bada; Mar Mar antzerki taldea. «Furgoneta batean sortu genuen», 2021ean. 'Tarzan' lan arrakastatsua egin zuten eta egun 'Arrainak bihotzean' lanaren sorkuntzan dabiltza.
«Antzerkia egiterakoan, errepetua berdina eduki behar duzu helduentzako antzerki edo familia antzerkian»
Kamara aurrean lehen esperientzia Alberto Gorritiberearekin egin zuen: “Bi ispiluen jauregian” film laburrean, eta beste hainbat proiektutan ere ibili da: Jose Mari Goenagaren “Lagun mina”, Kote Camachoren “La gran carrera” eta “Elkartea” edota Roberto Castonen “Ander” pelikulan.
Honetaz guztiaz aritu gara Bigarren Kafean.