Normaltasunera buelta eginez ospatuko du Zinemaldiak 70. edizio hau
Pandemiaren zurrunbiloan ia miraria izan zen 2020an Zinemaldia aurrera eramatea. Segurtasun neurri handiekin itzuli zen 2021. Bi urte beranduago eta 70. urtearenean, normaltasuna berreskuratuz abiatuko da Donostiako Zinemaldia. Ba al dago ospatzeko modu hoberik?
Este navegador no soporta el elemento audio.
Zinemaldiak bere 70. edizioa abiatuko du ostiral iluntzean, edizio berezia izango da aurtengoa ezbairik gabe. Alde batetik, urteurren borobila delako, eta bestetik, pandemia gaindituta normaltasunera itzuliko delako Zinemaldia. Musukorik gabe eta aretoa beteta ikusiko dira filmak pantaila handian. Belodromoa antzoki erraldoi izango da berriz ere, goizez zein arratsaldez. Maria Cristina hoteleko ataria eta Kursaleko sarrerak fan sutsuekin beteko da zine izarrei ongi etorria egiteko, eta eztarria urratuko dute sinadura bat lortu arte.