IRRATIA

Ion Izagirre onenean ez baina gogotsu Tourrerako

Ostiral honetan abiatuko da 2022ko Tourra Kopenhagetik. Bertan lau euskal ordezkari izango ditugu lehian, tartean Ion Izagirre NAIZ irratian izan duguna. Gainerakoak Gorka Izagirre, Imanol Erviti eta Jonathan Castroviejo. Nahiz eta bere onenean ez egon «gogotsu» azaldu da ormaiztegiarra.

Ion Izagirre saluda a Daniel Martínez en el podio de la Itzulia. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Kopenhagetik abiatuko da ostiral honetan 2022ko Tourra. Lehen hiru etapak Danimarkan egingo dira, ondoren Frantziako lurretan sartuko da lasterketa. Aurtengoan lau euskal ordezkari izango ditugu bertan: Ion Izagirre (Cofidis), Gorka Izagirre (Movistar), Imanol Erviti (Movistar) eta Jonathan Castroviejo (Ineos). Hain justu, hitzordurako egun gutxiren faltan gurean izan dugu Ion Izagirre ormaiztegiarra.

Espainiako Txapelketetan erorikoa izan ostean ez da bere onenean iristen ormaiztegiarra, baina «gogotsu» dagoela aitortu du. Suitzako Itzulian ere ez zen aurreikusitako mailan egon, berak onartu legez. Era berea, aipatu du Guilleme Martin izango dutela taldeburu.