Sara Cozar: «Antzerkiak onura asko egiten die umeei, bereziki lotsatiei, barruraka daudenei»
Zortzi urtez Goenkalen aritu zen Sara Cozar aktorea, baina lehenagotik datorkio antzerkirako zaletasuna. Telebista, zinema eta antzerkian aritu da, baina argi dauka urduritasun gehien sortzen diona antzerkia dela.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Txikitatik antzerkia zegoen lekuetan egon ohi zen Sara Cozar Valbuena aktorea; «eskolan antzerki asko egin nituen; tartean, Aida opera». Oraindik, emanaldi hartako bideoak topatzen saiatzen dabil.
Hasieberriakerako makrokastingera aurkeztu eta Goenkalerako deia jaso zuen. Sofan eserita amari «zer egingo dut orain?» galdetu omen zion, eta ordutik aktore dabil. Goenkaleko oso oroitzapen ona gordetzen du «sekulako eskola izan zen, antzezten, baina baita beste hainbat gauza ere ikasi nituen; nola egon plato batean edo nola erlazionatu hango jendearekin».
Telebista, zinema eta antzerkiaren artean aukeratzeko galdetzen diotenean «hirurak» erantzuten du, baina argi du «hiruen artean urdurien jartzen nauena, antzerkia da».
Azkenaldian Erlauntza lanarekin dabil batetik bestera eta lan hau «oapri bat» izan dela dio. Behin hori exajeratuegia zela esan zioten eta berak argi erantzun zuen «diru askoren eta lan honen artean aukeratu beharko banu, argi daukat, Erlauntza». Ez da oholtzan ondo pasatzea bakarrik izan, ondoren bertan duten giro eta harremana ere ezinhobeak omen dira.
Antzerki eskolak ematen hasi zen orain dela urte batzuk, eta «antzerkiko klaseak onura asko egiten die umeei, denei orokorrean, bereziki lotsatiei, barruraka daudenei». Azken batean, «antzerkia askatasuna da» dio, «nahi dezuna izan ahal zara, nahi dezun hizkuntzan, nahi dezun tenperaturan, nahi dezun alturan».
Egun ETB-n egiten den fikzioaren inguruan galdetzean argi du: «fikzio oso gutxi egiten da etbn, bertan lan egiten dugunontzat eta baita ikusleentzat ere».
Kultura oso garrantzitsua da Sararentzat, eta «dirua inbertitu behar da» dio, «euskaraz egiten den kultura inportantea da Euskal Herriarentzat, gurea goraipatu nahi badugu eta garrantzia eman, dirua inbertitu beharko da».