IRRATIA

Jon Alkain: «Diseinatzen hasi nintzenean nire bidea egiten hasi nintzen; ez zen erraza izan»

URAL marka sortu du Jon Alkain diseinatzaile aiarrak. Jantzi unisexak egiten ditu, generoaren atxikimendutik harago doan moda sustatzeko. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


Proiektu berezia da Jon Alkain diseinatzailearen URAL. Sortzailearen bi abizenek bat egiten dute bertan, Urdangarin eta Alkain. «Marka sortzerakoan ingurukoak eta familiakoak elkartuko zituen zerbait egin nahi nuen» esan digu. Genero atxikimendutik harago iritsi nahi duen marka da URAL; janzkerei eta jantziei espazioa lausoago bat eskaintzeko helburua duena. 

Izan ere, «txikitatik ikusi nuen gustatzen zitzaizkidan gauzak jantzi nahi nituela». Gizon/emakume jazkera binarismoa gaindituz nahi du Alkainek bere sorkuntzekin. Hala ere, «oraindik bdiea dago, eta ez da erraza izango hau guztia aurrera eramatea» onartu digu diseinatzaileak.  

Modarekiko pasioa etxetik datorkio, «amona jostuna zen, sareak josten zituen eta uste dut horrela jaio zela nire zaletasuna». Horrela hasi zen gortinak hartu eta gonak egiten. Kutxa Kultur Moda programan garatu du pasio hori; prozesu honetan «heldutasuna izan da gehien aldatu dena» esan digu. 

Jon Alkainekin modaz hitz egin dugu Bigarren Kafean.