IRRATIA

«Euskaren jendea hobeto artikulatzeko pauso bat da»

Bigarren urtez antolatu dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean ‘Eragiteko jazten’ zikloa. Gaia sakonago lantzeko, Kultur Harian izan da Iñaki Lazkano Oihaneder Euskararen Etxeko arduraduna.

Iñaki Lazkano Oihanederren. (Juanan RUIZ | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Euskararen normalizazioa ardatz hartuta, Oihaneder Euskararen Etxean hamaika jarduera antolatzen dituzte. Horien artean, bigarren urtez, ‘Eragiteko jazten’ zikloa. Lau ekitaldik osatu dute aurtengo programa eta Iñaki Lazkanok egitasmoari buruzko xehetasunak eman ditu.