Joseba Ezkurdia konfiantza askorekin final handirako
Joseba Ezkurdiak lehen aldiz jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala, bere aurkari izango den Lasok bezala. «Gogotsu, ilusioz eta konfiantzaz beteta» azaldu da arbizuarra Nafarroa Arenan jokatuko den final handirako.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Ion Garate - Peli Lekuona
Lehen aldiz ariko da Joseba Ezkurdia Buruz Buruko final batean. Lau eta Erdikoan zein Binakakoan bina txapel jantziak ditu, kaiolako biak Nafarroa Arenan hain justu. Jakaren aurka erakustaldi latza ematetik iritsiko da arbizuarra finalera, baina Laso faborito dela adierazi du: «final guztietan dago eta egungo txapelduna kanporatzetik iristen da». Dena den, «gogotsu eta konfiantza askorekin» azaldu da Aspeko aurrelaria NAIZ irratian.