IRRATIA

Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma: «Amatasunak duen eragin eta funtzio soziala ukaezina da»

2021ean Tene Mujika Saria jasota idatzi dute Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomak ‘M ama* eme* ume*’ liburua. Kultur Harian solasean izan dira. 

Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez, ostegun honetan Donostian. (Jon URBE | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Feminismotik eta amatasunetik gogoetara bideratutako liburua idatzi dute Fernandezek eta Lagomak. Bertan, amatasun eredu anitzei ahotsa emanez, 13 testigantza bildu dituzte. Izan ere, aldarri egiten dute ez dagoela amatasun bakar bat, ama bakoitza mundu bat dela eta, era berean, horietako bakoitza hamaika mundu dela.