IRRATIA

Miren Gonzalez: «Unitateen arteko konexioak lantzen ditut etengabe»

'BER' erakusketa estreinatu du Miren Gonzalez margolari tolosarrak. Aurreko urteetan sortutako margolanak txikitu eta zati berriekin irudi berriak sortu ditu. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


Urteak daramatza Miren Gonzalezek birsortzen eta artea eraldatzen. Collage bidimensionalaren bila collage errealarekin egin zuen topo margolari tolosarrak, eta hari hortatik tiraka, erakusketa bat sortu du.  

Ostiralean estreinatu zuen 'BER' erakusketa, eta askok bertigoa sentituko dute ikustean. Izan ere, urteetan sortutako obrak hartu eta moztu egin ditu, berriak sortzeko. Hala ere, beldurrik gabe egin du hori sortzaileak; «ikusten duzunean emaitzak konbenzitzen zaituela, ez duzu arazorik guraizeak hartzeko» esan digu. Baina aitortu digu, «ingurukoek nik baino gehiago sufritu dute». 

Erakusketan Gonzalezen azken urteetako ibilbidea ikusi dezakegu, 2014tik gaur egunera arte. «Normalean serieka egiten dut lan, bizpahiru urtez, hau luzeagoa izan da». Izan ere, gauza asko probatu ditu. «Nire margoak zatitu ditut, eta zati bakoitza egurrezko taula batean iltzadu dut». 800 eta 1000 zatitxo inguru erabili ditu irudi berriak sortzeko. 

Erakusketa uztailaren 4era arte egongo da ikusgai, Uztaritzeko tTok espazioan.