Iraganera kateatutako erabakiak
Este navegador no soporta el elemento audio.
Hasteko Suitzatik Euskal Herrira bueltatu den Nekane Txapartegirekin izan gara Madrildik etxera bueltan.
13/13 auzia izango dugu aste honetako gai nagusia. Ez dago politologoa edo euskal gatazkan aditua izan beharrik, ikusteko badirela lobbyak iraganean kateatuta nahi gaituztenak. 13/13 auzian jarritako zigorrak ahalegin horien adibide dira. Hori horrela, gaurko saioan bi elkarruzketa izango ditugu, biak afera berberaren inguruan: 13/13 auziko zigorrak. Batetik Sare Herritarreko Inaxio Oiartzabal izango dugu eta, bestetik, zigortuen defentsan abokatu aritutako Aiert Larrarte.
Astero legez presoentzako agurrak entzungo dira eta Joseba Garmendiak gatibu zegoela idatzitako olerkia eskainiko die entzuleei.