«Hirugarrenean asmatzen dela diote»
Apirilaren 3an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, jokatuko da Binakako Txapelketako final handia. Altuna-Martija eta Laso-Imaz ariko dira elkarren aurka txapelaren bila. Unai Laso «gogotsu eta errebantxarako gogoz» azaldu da NAIZ irratian.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Eskuz binakako final handia datorren igandean, Apirilaren 3an jokatuko da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bertan aurrez aurre Altuna-Martija eta Laso-Imaz bikoteak izango dira. Unai Laso «gogotsu» azaldu da NAIZ irratian, eta «oso pozik» finalerako txartela lortu izanagatik.
Pasa den igandeko protagonista berak izango ditugu finalean. Ordu hartan 22-6 nagusitu ziren Laso eta Imaz, baina amezketarrak eta etxeberrikoak finalerako txartela poltsikoan zutelarik. Lasok aski ongi daki finalak ez duela zerikusirik izango pasa den igandeko partidarekin.
Denboraldiko bigarren finala izango da Bizkarreta-Gerendaigoarentzat. Lau eta Erdikoan aritu zen Altunaren aurka, amezketarra txapeldun, eta orain errebantxarako aukera izango du Binakakoan. Hirugarren finala izango dute elkarren aurka, eta Lasok aipatu moduan «hirugarrenean asmatzen dela diote».
Apirilaren 3ko final handirako sarrera ia guztiak salduta, «giro aparta» biziko dela argi du Bizkarreta-Gerendaingoak.